argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 23a

Maiatzaren 16an eratuko da Eusko Legebiltzar berria eta ekainaren erdialderako Gobernua eratua egon daitekeela aurreikusten du Ibarretxe lehendakariak. Aurreko legealditik bi auzi jasoko ditu oinordeko gisa oraingo Legebiltzarrak: lehena eta handiena, Atutxa, Knörr eta Bilbaoren auzia. Bigarrena letratu nagusiarena da. Auzitegi Gorenarekin izandako auzia medio, aurrekoak -Eduardo Mancisidor- 2003ko uztailean dimititu zuen eta oraindik ez da ordezkorik. Letratu nagusia, Legebiltzarreko kargu juridiko nagusiena da, eta hautatu politikoetatik aparte, kargurik garrantzitsuena. Legebiltzarreko zuzendari orokorraren gisako bat da.