argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Soledad Gallego-Diaz El Pais egunkariko kazetari eta analista, EHAK-k PSOErengan sortzen dituen beldurrez ari da: «EHAK Batasunaren botoaren berraktibatzearen tresna bihurtu izana, dena den, ez da arazo PPrenzat bakarrik. Alderdi Sozialistarentzat ere arazo korapilatsua da: epe motzera begira PPren estrategian duen zereginagatik edo Gasteizko Legebiltzarra baldintzatzeko duen ahalmenagatik; eta epe ertainera, Gobernuak alderdi hau legez kanpo jartzeko arrazoiak bilatzen ez baditu, horrek esan nahiko duelako EHAK datozen udal hauteskundeetara aurkeztu ahal izango litzatekeela; honek Batasunaren botoa berragertzea erraztu dezake eta, berriz ere, udal askoren kontrola». Kazetariaren esanetan, politikari popular eta sozialistak oso kezkatuta daude egoera honekin.