Gaia "Utsa edo euskal ezetza". Goenaga Aita Jesulagunak Defenditu Du Ill Onen 5'an
1966ko abenduaren 18a
Goenaga Aitari elkarrizketa
Euskal Tesisa Madril'en
Gaia "Utsa edo euskal ezetza". Goenaga Aita Jesulagunak Defenditu Du Ill Onen 5'an
Euskal Tesisa Madril,en
Il onen 5'ean egun andia bizitu zuen Euskerak Madri;'en. Iruzpallau urte dira Mitxelena Jaunak euskerari buruzko tesis ederra Madril'en defenditu zuela. Arrezkero, nik dakidala, ezta an besterik muldatu euskerari buruz Leengoan Goenaga Aitak maldatu zuen berea. Maipuruan Zaragueta'tar Juan, euskalduna, ikusi genuen. Bere ondoan beste lau izkuntzalari ospetsu zituen: Rodriguez Adrados, Mariner, Lapesa eta Balbin.
Lau auetatik iñork eztaki euskeraz. Alaz ere, arreta andiz irakurri eta aztertu zutela Goenaga Aitaren tesisa ezagun zuten. Galdera zorrotzak egin baizizkioten eta ardura bizia erakutsi ziguten euskerari buruzko tesis artarako.
Auek onela direla, eta euska'dunak tesis onen berri ikas dezaten, galdera batzuek egin nai izan dizkiot Goenaga Aitari:
–Noiz esnatu zitzaigun gai orri ekiteko asmoa"
–1950'garrenean bukatu nuen lizenziatura Barzelona'ko Ikastetxean eta antxe bertan egin nituen doktoradoko kursoak. Garai artan kezka larrian nenkarren barruan: euskal folklorearen Estetika eta Filosofia egitea. Zalantza izugarria izan nuen. Bertako irakasleak eskatu bizidaten, nere irakasle izana Mirabent Jauna il berria zen ezkero, aren ondorengo izateko oposizioetara aurkeztu nendin. Baiñan euskal gaiari ekiteko astirik enuela izango eta eskabide ua bertan beera utzi nuen.
–Eta euskal folkloretik izkuntzara nolatan aldatu ziñan?
–Orduan bururatu zitzaidan gure kulturako gai guztien artean etzitekeala izan izkuntzaren neurrikorik eta euskeraren filosofiari ekin nion. Ori zer zenik ere enuen artean argi ikusten. Baiñan biotsak ori eskatsen zidan eta orixe artu nuen gaitsat.
Urte orretantxe oso gauza polita gertatu zitzaidan. Von Wartborg deritzan Izkuntzalari ospetsua ezagutu nuen Ripoll'en, izkuntzalariak izan zuten billera batean. Txango bat egin genuen egun batean eta geltokian geundela galdera au egin nion: "Euskal filosofia aztertu nai nuke eta zer derizkiozu zuk gai oni?; egokia al dut?". Eta berak erantzun: "Nere ustez, gaur Europako Linguistikan egin ditekean lanik garrantzitsuena diteke". Pentsa zenezake nolako bultzakada izan zan erantzun ori neretzat.
–Ertantxe ekin al zenion lanari?
–Nai bai. Gauzak etziran, alaz ere, ain errazak izan. Batari galdegin, besteari entzun, liburuak iraku rri... eta dena alferrik, iñondik enuen aztarrenik ikusten, ze bideri lotu bear nintzaion jakiteko. Viena'ra ere egin nuen ibilaldia. Azkenik amabi urte joanak ziralata, pott egiteko zorian egon nintzan.
–Eta nundik atera zenuen aurrera jarraitzeko indarra?
–Elorduy deritzan Mungiatar jesuita batek eskatu zidan, ez nezala iñolaz ere etsi eta lana utzi; nai ta naiez mami berexia zue a euskerak eta ez pott egiteko. Eta ara batpatean egokitu bidea: asi nintzan filosofia aldetik usai ederra eta esanai sakona zuten itzak biltzen eta. aztertzen eta ona nun sortu itz-sorta berexiak.
–Zer gai aztertu duzu?
–Ez da erraza laburki adierazten. Galdegiozu erderaz edozein euskalduni "utsak" zer esan nai duen eta ia denak "vavio y nada" esan nai duela erantzungo dizute. Orain bi illabete nere aztertza e eta maipuruko izateko Zaragueta'tar Juan jauna izendatu zutenean, beregana jo nuen. Galaren berri eman nionean, "nola egin dezakezu tesisa gai oni buruz?" galdegin zidan; "utsa" zer da, bada "vacio y nada", ori bai, baiñan geiago zer?». Don Juan euskalduna baita, galdera batzuek egiten asi nintzaion: "adizu!, ez al dugu sarri esaten "ontzi ori utsik dago", "gizen ori oiñ utsik dator", "liburu oien artean utsunea da", "zure lanean utsa'di bat egin duzu neri entzutearren" eta abar, eta abar? Eta berak erantzun zidan orduan: "Ara, zer tesis ederra! " .
Gero esan nion: "erderaz badirudi uts bakoitzak bere esanai berezia duela; baiñan euskeraz Itza berbera izan ez ezik, esanaia ere berbera da sakonean". Zergatik diogu alakoa oin utsik datorrela? Zu oiñetakoak jantzita etorriko zelakoan zeundelako. Zergatik eskatzen duzu esne utsa~ Kafez naastuta artu oi delako sarri... eta abar, eta abar". Arri ta zur gelditu zan. Eta ona emen bigarren pausua: Gauza guzti oien goorabeerak erdaldunei ikus arazteko. nolabait moldatu bear eta filosofia sakonean murgildu nintzan: Zer esan nai ote du «utsak>> ezer-eza esan nai duenean?
–Zure iritzia egiztaratzeño nundik jo duzu?
–Zubiri, gure filosoforik andienari, erakutsi nizkion "utsari", "egon'i", "gogoari" eta abarri buruz bilduta neuzkan txartelak, eta txundituta gelditu zitzaidan Europan ots andiko lanak izan zitezkeala esanik. Orduan Tovar jaunarengana jo nuen eta nere tesisaren buru bera izan zedin eskatu nion. Berak, ordea esku artean nituen textoen eta dokumentoen berri eskatu zidan. Axular'en "Gero" eta Lafon'en "Le sisteme du ver be basque" Irakurri nituela erantzun nin. «Zuek, izan ere, euskaldunok, zuen izkuntzaz ari zeratenean, asmalari pijuak oi zerate", esan zidan. Etxera etorri eta 45 idazle irakurri nituen: Saratarrak, Donibanetarrak Tartats, Leizarraga.. Egin zazu literatura osoa irakurri nuela, esate bateraRo «Utsari" dagozkanak bakarrik ez beste bost euskal gogairi dagozkanak ere bildurik dauzkat, Orresaz gainera, zurekin, Mitxelena jaunarekin, Don Karlos Santamariarekin eta Ansola jaunarekin urte bete osoan gai auetaz izan genituen jardunak, goianbeean aztertu nituen. Orain, azkenik, Ipar Ameriketara noa ia ontzat artzen dizkidaten lan auek an diren irakaslerik ospatsuenak. Urte asko ari naiz lan onetan; badira ia amasei urte kezka au barruan dakardala.
–Garrantzi andikoa al deritzaizu lan au euskeraren onerako?
–Madrileko bi irakasleri zerorrek entzun zenien iritzia. Batak izkuntzalariak ez dituztela onelako lanak aintzakotzat artzen, filosofoak bai baiño. Besteak, kontuz egitekoak direla, eta ala egin eskero balio andikoak. Dakizunez bi oiek eztira filosofoak, izkuntzalariak baizik. Zubiri jaunak, azkeneko aldiz berarekin mintzatu nintzanean, zera esan zidan, alegia, linguistika bertan gero ta geiago jotzen dutela alde onetara eta, urte gutxi barru, izkuntza-gaietan nik daramadan bide auxe izango dela benetakoa. Garrantzi andikoa, beraz, euskerarentzat. Era onetan kanpotarrak berotu, gai auek arrotu, eta naiz etxekoak naiz erbestekoak aintsakotzat artzen baitute euskera. Ez al deritzaizu gure gazteak, jakintzan ikasiak direnak, au entzutean, bere euskera eztutela begiratuko amona zaarra balitz bezela, neska panpoxa bezela baizik? Orren bearra dugu eta kulturak aurrera egin-ala, panpoxago eta begiratuago izango da.
–Geroraho zerasmo dusu?
–Lan onek eztu amairik. Bllduta ditudan gaiak, zori andia izanik eta lan andia egiñik ere, bospasei urte kenduko dizkidate, eta beste berri batzuek egin nai baditut, bizi osorako aiña lan badut. Orain Ameriketara noa, an gelditzeko ez ordea. Bear bada urte mordoxka emango dut an, baiñán ori Jainkoak daki.
Alkar-izketa au izan nuen, Aita Goenaga'rekin, Eskerrak eta zorionak Itzez eman nizkion. Orain, erro auen bidez opa bero bat bidaltzen diot: buruan eta biotzean dituen asmo bikain oiek osa eta buru ditzala leen bait leen euskeraren onerako.
ALTUNA'TAR PATXI'K S. J.
Maipuruan eseri ziran eta Goenaga Aita'ren doktore-lana aztertu zuten bost irakasleetatik argazki onetan ageri dira Adrados eta Marimer jaunak.
12