argia.eus
INPRIMATU
Carlos Fernandez
Joxemari Ostolaza 2005eko apirilaren 24a
De Casadevante. El Diario Vascok egin dio elkarrizketa Madrilen bizi den irundar abokatu honi. Hauteskunde garaiak. Ez dakit nik exiliatua ote dagoen, erbesteratua behintzat ez, berak adierazten duenez. Ez omen du ezer herri honetan, herri honek ez omen dio aldeko sentimendurik sortzen. Gorrotoa omen dio. Halere, bere bozaz zigortu nahi du, dion herra libratu bertan utzi eta alde egin amultsuki hartu duen hirira, Espainiara. Doala, bertakoek garbituko dugu bere lasaigarria-eta. Irungo Real Union aipatu du. Bertako lehendakaria izan zen. Ezagutu nuen, zoritxarrez. Hamabi gaztek, irundarrak, bertako ikastolakoak gogoratuko dute bizi diren artean. Pertsonaia feudal honek ez zituen utzi bakean jokatzen, gazteek nahi zuten futbol taldean. Urteetara, Justiziak arrazoia eman zien, baina gazte garaia zigortuta eduki zituen, Gipuzkoan jokatu ezinik. Lapurdiko Arin Luzienek du gazte haien berri, osatutako talde hark Liga eta Kopa irabazi baitzituen. Bere ustez, erbestera bidali zituen etxean aritu ziren haiek. Ez garela herri berekoak. Garbi dago, berak aitortu digu orain guk ordutik bagenekiena. Bizi dadila lasai Madrilen, utz gaitzala bakean eta izan dadila zintzoa bertan bozkatuz. PPk eskertuko dio, hemen jai du-eta.