«Iaz, Durangoko Azokan, Pololoak saileko lehenengo komikia atera zuen Patxi Gallegok: Xabinaitorren balentriak. Super-heroia, txapela duena, eta etengabeko erekzioa duena da Xabinaitor. Pololoak irakurri eta Patxi Gallegorekin harremanetan jartzeko gogoa etorri zitzaidan. Eta esan: ‘Nire anaia haiz, nire maitea, nire gizona! Umore horixe behar dik Euskal Herriak’. Pololoak ireki eta zera agertzen da, Ur epeleko artzaina. Durangoko garai horretan bertan Auspoa bildumako liburua nuen esku artean, Xalbadorren Odolaren mintzoa. Edizio berria. Kasualitatea! Batetik, Ur epeleko artzaina, komiki ezin berdeago, ezin ganberroago, ezin lotsagabeago hori, ‘Euskal Herriak behar duena’, eta, bestetik, Odolaren mintzoa. Ni ez nago Patxi Gallegoren mundutik Xalbadorrenetik baino askoz gertuago, baina biak ezagutzen ditut, maite ditut, eta errespetatzen ditut. Fernando Aire - Patxi Gallego. Xalbadorrekin batera, jar dezagun dagokion tokian Patxi Gallego bezalako jendea, behar-beharrezkoa gaur Euskal Herrian».