argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2005eko apirilaren 17a

Xabier Mendiguren Elizegik Bihotz gosetien kluba (Elkar) plazaratuko du apirilean. Nobela labur batez eta ipuinez osatutako liburuan harremanak dira nagusi: jelosia, bikoteen bakardadea... umorez zipriztinduta.

Amagoia Ruiz artista gipuzkoarrak Durangoko Beittu art galleryn zintzilikatu ditu bere azken margoak. Ilusio optikoarekin jolasten duten lanak dira.

Adriana Olmedo kantari iruindarrak estraineko diskoa plazaratu du gaztelaniaz: La fanfar del grito (Labatelkueyo Records eta Solitaintencione). Berak sortuak dira kantuetako musika eta letrak. Besteak beste, Amparanoiako Amparo Sánchezek hartu du parte diskoan.

Oskorrik eta Kukubiltxok Doktor Do Re Mi eta Benedizebra ikuskizuna estreinatu dute, Gipuzkoako hogeita hiru haur kantu biltzen dituen izen bereko diskoan oinarrituta (Elkar). Ikuskari parte-hartzaile honek zuzeneko musika eta antzerkia uztartzen ditu.