argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Katixa Garate 2007ko otsailaren 21a

Deabru Beltzak antzerki taldeak Les diables noirs kale ikusgarriaren lehen emanaldia eskainiko du maiatzaren 13an, Parisen. Leioako Umore Azokan ere aurkeztuko dute.

Lendakaris Muertos punk taldeak izen bereko estraineko diskoa karrikaratu du Gor diskoetxearekin. Aurretik hamaika kantuko maketa grabatu zuen eta Interneten jarri zuten salgai bi euroren truke. 20.000 ale saldu zituzten.

Jose Ignazio Ansorena eta Joserra Senperena, Kepa Junkera eta Alboka izendatu dituzte Espainiako Musikaren Sarietarako, euskal musikarien atalean.

Asel Luzarragak Karonte nobelarekin irabazi zuen VI. Igartza beka. Hileon Elkar argitaletxeak kaleratuko du.

Jokin Oregi aktore, gidoilari eta zuzendariak Serantes antzerki saria eskuratu zuen iaz Ezin dut egia esan lanarekin. Orain Artezblai argitaletxeak plazaratu du antzezlana. Bestalde, Oregiren Robin eta Hood haur antzezlana estreinatuko du Gorakadak Durangon, martxoaren 13an.