argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a

«Gizartearen egoerak kondizionatu du herri honetako produkzioa. Egoera normalizatu batean argitaratuko ez ziren produktu asko ateratzen dira eta horretan Euskal Herriko diskoetxeek zeresan asko daukate. Askotan apustu seguruak egiteagatik jarraitzen dute produktu espezifiko batzuk argitaratzen; merkatuaren gorabeherak dira» Horiexek esan zizkion Fran Lasuenek El Diario Vascori.

Imanol Ortiz film laburren zuzendariak adierazpenok egin zizkion Diario de Noticias de Alavari: «Zinema kultura gisa tratatzeari utzi eta entretenimendu eta industria batean bilakatu beharko genuke».

Anariren hitzok jaso zituen Garak: «Ikuskizunaren kulturan bizi gara. Musika ez da zerbait komunikatzeko bitarteko bat, musika ikuskizun bihurtu da».

Jose Antonio Sistiagak honela zioen Berrian: «Gaur egun euskal kultura zer den eta zer ez den erabakitzen dutenek diotenez, nire lana antzinako gauzak besterik ez dira, eta gazteek eta ordenadorez egindako artea besterik ez da bultzatzen. (...) Gaur Euskal Herrian artea ordenadorez egin behar da eta ez artistak nahi duen bezala».