argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Miguel Sanchez-Ostiz idazle nafar ezagunak honakoa dio torturari buruz (Diario de Noticias): «Ohiko isiltasunen artean igaro zen iragan astean torturari egokitutako eguna. Sakontasun handiagoetan sartu baino, ukatu eta beste gai batera iragateko moduko gaia da torturarena. Hobe da esatea Nazio Batuen Erakundeko errelatorea partidista dela, edo Amnesty International etazalea; hobe hori arazoaren larriarekin amaitzeko borondatea jarri eta sakoneko eta egiazkoak diren ikerketei ekitea baino.
Eztabaida antzua da, edo horretarako gutxi falta zaio. (...) Gure artean tortura balekotzat jotzen dutenak haren aurkakoak baino gehiago direlakoan nago, horren beldur naiz; gertatzen den bakarra zera da, lehenak ez direla ausartzen beren ankerkeriaren azken maila hori publiko egiten».