"Belar-makina"k egiten diren fabrikako (HYDROPONICS, INC.) jabeari elkarrizketa.
Belar Makiña Berriz. Fabrikaren Jabeekin Alkar Izketa
Egunero Bi Kilo Pixu Irabazten Dituzte Ganaduak
Lengoan zerbait esan genizuen "BELAR-OLA" nola sortua dan. Makiña batean, lurrik gabe, naikoa belar egunero sortu dezakegula, genion. Mirari au Orozko'n gertatu dala gure artean.
«Makiña» ori sortzen duan Elkartearen orria begien aurrean degu. Elkarte orren izena «HYDROPONICS, INC.» da. Izen bitxia, al'ezta? Esaten genduan bezela Elkarte edo Soziedade onek egiten ditu, ogei metro laukotu zabal-luzeko Kutxa batzuek eta auetan sortzen da belarra.
Kutxa olei «ETERNA PRIMAVERA» jarri die izena. "Betiko Udaberria", alajaña. Norbaitek, makiña onen berri jakin nai ba-du, idatzi dezake Bilbo'ra.
Guk ere zerbait jakin nairik egin degu gure alegiña ta emen dijoazkizue galdera-erantzunak gai ortaz, Fabrika orren jabeari egiñak:
–Zerorren burutik atera al-da «Belar-Ola» ori?
–Ez nuan nik onelako burutapenik. Premi bat sortu zitzaidan, eta «Belar Pabrika» onek nere premia osatzeko bidea eman dit.
–Nolatan izan zan ori?
–Orozko'n Bizkai alde ontan, ba-nuan basarri bat. Lur aietan zerbait egin nai izan nuan, irabazpidea sortzeko eran. Burua berotu ondoren, aragitarako saltzeko ganaduak jarri nai izan nituan. Eta ortarako, «Okela sortzeko Ekintza Alkartuarengana jo nuan. Erderaz: «Acción concertada para la producción de carne» izeneko Gobernuak asmatu duan Langintza bat da «Acción concertada» dalako au.
–Nola jakin zenduan makiña onen berri?
–Ari nintzan nere ganadua bear bezela mantentzeko lur geiagoren billa, ta alperrik izan ziran nere alegiñak. Ez nuan nere lurrak zabaltzeko biderik arkitu. Orduan eldu zan nere belarrietara makiña onen berria. Ipar Ameriketan ba-zala etxean belarra sortzeko makiña bat, eta Españia'n Madril aldean ari zirala, Ameriketako patentea erosi ta emen makiña oiek egiten. Joan naiz Madrill'era ta ikusi orduko, erosi nuan emen ikusten dezun sorginkeri au.
–Beste iñun ba al-da onelako makiñarik?
–Espaiñia barruan, lenengoa dezu au. Eta edozein basarritarrek erosi dezake, nik bezela, «Crédito Agrícola»ren babesean etxeratuaz.
–Eta Ameriketan ezaguna al da makiña au?
–Ezaguna ta zabaldua gaiñera. Indianopolis aldean dezu HYDROPONICS INC. izeneko elkarte edo soziedade bat. Onek egiten du makiña au. Aundi-txikian aukeran daude nai dituzun bezelakoak. Zerorri komeni zaizun bezelakoa egingo dizue. Zinean ere ikusi ditut Ameriketa aldeko basarri asko; eta aietan bei, naiz txerri, naiz oilloak azteko etxeak. Etxean sortutako belar onen bidez, egundoko abereak azten dituzte.
-Ta ze azi erabiltzen dute ganaduak gizentzeko?
–Ameriketan oloa, naiz garagarraren aria erabiltzen dute ontarako. Ta azi oiekin egundoko janari indartsua iritxi dute makiña auetan. Nik beste azi batzuekin egin det nere saiaketa, baiña etzait egoki atera; nik botatako azi oiek garestitxoak eta gaiñera denbora asko bear dute azten.
–Ta Ameriketako sistema ori irabazgarri al da?
–Ain irabazgarri ere! Makiña kosta zaizuna, bereala ateratzen dezu. Izan ere, berrogei miñutu egunero naikoa dituzu, zere lana bukatzeko. Zure azia kutxan zabaldu, urez busti ta ondutako belarra jaso, ta kito. Bukatu da zure lana. Eta guzi au, zere ikulluaren ondoan gelditzen zaizu etxe barruan. Sorotik etxerako karrioak utzi dituzu onela. Zenbat denbora aurreratzen dezun, ikusi besterik eztago.
–Eta zenbat ganadu azi ta gizendu ditezke onela?
–Makiña onek ematen duan belarrarekin, 30 txal, naiz, 20 bei azi ditzakezu. Onela azitako belarrari, amar-amabi bat kilo belar igar, naiz arto azal geitu ezazkiotzu. Ta obeto gizendu nai ba-dituzu, bota ere kilo erdi soja-irin. Au guzi au, obeto adieraziko dizue erostera joaten bazera.
–Ta orrela eginda beste gabe azten al dira abereak?
–Ameriketatik datozen berriak diotenez,era orretan egunero bi kilo pixu irabazten dituzte ganaduak.
–Ori giro oneko alderdietan gertatuko da, ezta ala?
–Bai zera! Ori, edozein lurretako baserrietan egin diteke. Makiñari ezpaizaio ardura, kanpoan ze giro egiten duan. Zuk etxe barruan daukazu belargintza, ta urtean 365 egunetan berdin sortzen dezu zere eguneroko belar berria.
–Orduan Euskalerrirako ederki baiño ederkiago dator makiña ori?
-Erosoago ezin. Gure artean, ikullu aundia eukitzeko ta mantentzeko lur gutxiegi degu basarri askotan. Makiña onek zuzentzen dizu oker ori. Belar guzia etxean sortu dezakezu, lur gutxi izan arren zure basarriak.
–Ortan, basarria, txikia izanda ere, irabazpide ona egin diteke sistema onekin?
–Bai, gizona. Ta au da guk biotz-biotzez gure basarritarrei esaten dieguna: ez ditezela basarria utzita kalera jetxi. Ta bakarrik ontan asteko kemenik ezpadute, alkartu ditezela auroko iru-lau bat basarritar eta jarri dezatela beren ikullua, gaur alako bi ganadu geiagorekin. Gaur lau dituanak, zortzi bei jarri bitza, eta onela besteak ere. Besterik gabe, ikusiko dute nolako irtenbidea sortzen zaien, eta gerora, gauzak ondo ikusita, bakoitrak bere aldetik asi nai badu sistema onekin ganaduak gizentzen, egin dezake nai duana.
Au da guk jakin deguna. Benetan artzekoa dala iristen zalgu "Belarmakiña" au. Betezere lur gutxidun basarrientzako aukerako irtenbidea izan diteke. Nolanai merezi du gure nekazariak ontaz konturatzea. Besterik gabe, gure basarriei, irabazpide ona sor-arazten ba-diegu era ontan, egiña degu ainbeste desiatzen deguna.
Gure mendiak basarriz jantziak iraun dezatela geroko urtetan ere! Ori da gure gogorik biziena.
11