argia.eus
INPRIMATU
Zer da: Confebask
Daniel Udalaitz 2005eko otsailaren 13a

EAEko enpresaburuen eta haien enpresen interes orokorrak eta komunak defendatzen dituen erakundea da Confebask, Euskal Herriko enpresaburuen konfederazioa. ADEGIk, Gipuzkoako patronalak, Bizkaiko CEBEK patronalak eta Arabako SEA patronalak, hots, gaur egun kide dituen erakundeek, 2003. urtean eratu zuten. Erakundearen helburu oinarrizkoak dira ekimen pribatua eta enpresa librea sustatzea, Euskal Herriko hiru lurralde historiko horietako enpresen lehiakortasuna bultzatzea eta EAEren garapen sozioekonomikoa. Enpresaburuen patronal horrek borondatezko partaideak dauzka. Jarduera-sektore orotako 13.000 enpresa pribatutik gora hartzen ditu eta eskubide osoko kidea da Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioan. Gaur egun, Roman Knörr da Confebaskeko lehendakaria. Erakundeak zazpi departamentu dauzka enpresen zerbitzura: ekonomiko fiskala, juridiko laborala, komunikaziokoa, formaziokoa, ingurumenekoa, nazioartekoa eta administratiboa. Ez dira nahasi behar Confebask eta Euskal Enpresaburuen Zirkulua (batik bat lobby industrial ideologikoa da), nahiz eta, azken erakunde horren barruan, Confebaskeko kideren batzuk badiren.