Zegamako Egurraren Interpretazio Zentroan, oso koalitate desberdineko egurrak ikus daitezke: beteatua, kolorea, usaina, gogortasuna... Nolakotasunaren arabera erabili izan da egur bakoitza tresna jakinak egiteko. Imanol Artolaren esanetan, Euskal Herrian hogei inguru zuhaitz motarekin bakarrik egin da lan, horregatik, museoan erakutsi nahi izan du beste herrialdeetan espezie gehiagori ere eman zaion erabilera. Hona batzuk:
- Elorri beltza: Patxarana
- Pinu larizioa: Zerrategi eta eraikuntzan
- Intsinis pinua: Papera eta altzariak
- Lergorria: Ebanisterian
- Haritz Amerikarra: Tonelak, artisautza
- Artelatz, alkornokea: Kortxoa. Kontatzen denez, kostaldean txakolina egiten hasi zirenean ekarri zuten artelatza, kortxoa bertan izateko. Baina klima mediterranearrekoa izaki, ez zen ongi egokitu. Hala ere, banaka batzuk geratu dira.
- Urritza: Saski, makila, barriken uztaiak
- Haritza: Kutxak
- Urkia: Kaikua. Esneari gusturik ematen ez diolako
- Ezkia: Infusioak, «tila».
- Tuliparbolak: Pianoak
- Virginiako Kaki: Txistua
- Likidanbarra: Kupelgintza
- Izei gorria: Stradivarius bibolinak
- Makal kanadarra: Zotzak eta poxpoloak
- Eukaliptoa: Papera, mangoak
- Banbu: Arrantzarako kainaberak
- Lizar gorria: Itsasontzien eskailera mailak
- Hego ipurua: Destilazio lehorrez, miera edo «cada» olioa lortzen da, antiseptikoa dena
- Lertxuna: Poxpoloak eta jostailuak. Zuria eta lehuna delako.
- Izei-zuria: Organo, bibolin, kitarrak
- Ipar Ipurua: Gyn edaria aromatizatzeko botatzen dira bere fruituak
- Mizpirondoa: Euskal makilak
- Udarondoa: Txirulak
Sutarako, haritza eta artea oso dira egokiak. Pinua, berriz, oso azkar erretzen da, gaztainondoak txinpartak ateratzen ditu eta pagoak zer ilargirekin mozten den alde handia egiten du.