EEE, Energiaren Euskal Erakundea, 1982an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, EAEko energia-arazoei erantzuna emateko helburuarekin. Gaur egun, adin-nagusitasunera iritsi da Europako Agentzia Energetiko bezala, eta erabat integratua dago informazioaren eta proiektuen nazioarteko fluxuan. Sortu zenetik, EEE politika energetikoaren erreferentea izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta haren jardunak hiru ardatz oinarrizko izan ditu, betiere kezka nagusia ingurune naturala zaintzea eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea izan delarik. Hauek dira jardunaren oinarrizko ardatzak: energiaren aurrezpenerako eta efizientziarako neurriak bultzatzea, baliabide energetiko berriztagarrien aprobetxamendua indartzea eta gas naturala garatzea. EEEren funtsezko helburua, bere interbentzioen, influentziaren eta besteekiko kooperazioaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren plan eta ildoekin beti bat etorriz eta garapen iraunkorraren irizpideak oinarritzat hartuz, EAEko sistema energetikoa etengabe hobetzea da, honetan lagun dezakeen modurik hoberenean: herrialdearen lehiakortasuna garatzen eta hobetzen, herritarren bizi-kalitatea hobetzen, ingurumena babesten eta hobetzen, eta bere kontroletik kanpoko gertaera, krisi eta kontingentziekiko bulnerabilitatea murrizten.