argia.eus
INPRIMATU
Mahaikideak
2021eko uztailaren 23a

Koldo Gorostiaga
Batasuneko eurodiputatu ohia
Indautxun jaio zen (1940), baina egun Lapurdin bizi da. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi ostean, doktoretza Bartzelonan egin zuen. Hainbat unibertsitatetan irakasle izan da eta 1999tik 2004ra Batasunako eurodiputatu gisa aritu da. Iaz Batasunak batik bat Europako Konstituzioari buruz Sokoan antolatutako jardunaldien ondorioz kaleratutako liburuan parte hartu zuen. Beste bost lagunekin elkarlanean idatzitako La Europa de quién? lana argitaratuko du.

Josu Erkoreka
EAJko diputatua Madrilgo Kongresuan
Bermeon jaio zen, 1960. urtean. Zuzenbide ikasketetan doktoratua da eta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (HAEE) zuzendari bezala aritu da lanean. Espainiako estatuko agintaldi berriarekin batera, EAJko diputatuen bozeramailea da Madrilgo Kongresuan. Europako Konstituzio itunarekiko EAJk bere jarrera zehaztu behar izan duenean, itunaren defentsa egin du alderdikideen aurrean.