Iñaki Goenaga Sistiya omendu dute ehun urte bete dituela-eta. Lauaxeta, Zaitegi eta Orixerekin ibilitako azpeitiarrak prentsan »Zeruko Argian, besteak beste, kronikak idatzi zituen» eta literaturan »Wilhem Tell ekarri zuen euskarara» lan andana egina da.
Cenlit argitaletxeak Jon Elordik koordinatutako Hitzen Kutxa. Euskal literaturaren aleak lana plazaratu du, euskarazko literatur testuak ezagutarazteko euren azterketan laguntzeko asmoz. Testu antologia aurretik argitaratutako Manual literaturazkoa eta Iruzkin garatuak osatzera dator.
Kandiko Urangak Bernardo Atxagaren Henry Bengoa inventarium taula gainera eramango du, atrila eta pantaila lagun dituela. Txalok ekoitzitako antzerki lana hilaren 21an ikusi ahal izango da estreinakoz Zumaian.
Pirineos Jazz Orchestrak otsailaren 19an Tam-Tam-etik Ton-Tom-era, jazzaren historia kontzertu pedagogikoa eskainiko du Donostian. Udazkenean bigarren diskoa grabatuko duela iragarri du.