argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2005eko urtarrilaren 23a

Jon Vallejo dantzariak zera aitortu zion El Paísi: «Euskal Herriko oinarrizko eskolek hezkuntza oso ona eskaintzen dute, baina gero... (...) Harrobi oso ona dugu baina ez dago bitartekorik. Hemen kultura baztertuta dago; inbertsioei dagokienez azken postuan dago».

Josu Landak Berriari esanak: «Hainbat buru zaharkituentzat (fotokopia eta Internet) paperezko liburuaren kontra doaz, eta nik segurtasuna daukat kontrakoa dela: Susak liburuak osorik Interneten jartzen duen esperientziak erakusten du salmentari lagundu egin diola».

Tere Irastortza Garan: «Oraindik oso idazle-irakurle-kritiko gutxiri irakurri diot, behintzat, hurbiltasunetik ari diren idazleak emakumeak direnean, hurbiltasunaren zirrikituetatik ura bezala irristatzen den literatura unibertsala izan daitekeelako iritzia. Asko jota, emakumeek idazten dutena emakumeentzat izan daiteke baliagarri, esperientzia unibertsala izateko aukera gabe, ordea».

Ander Lipusek adierazpenok egin zizkion Berriari: «Gaurko antzokiak hilerriak dira, egungo makrokapitalismoaren beste egitura bat».