Antso Azkarraren milurtea joan ondoren, nafar erregeekiko beste kontu txiki bat dakar Roldan Jimeno historialariak Diario de Navarrako iritzi artikulu batean. Nafarren lehen erregea zein izan zen, Eneko Aritza edo Antso Garzes I.a? Eneko Aritza Iruñeko Printzerriko printzea izan zen, baina inoiz ez erregea. Antso Garzes I.a izan zen, printzerria Nafarroako Erresuma bihurtu zuena eta aurten bere erregetzaren hasieraren 1.100. urteurrena betetzen da.