Kutsadura kimikoa dateke minbiziaren arrazoi nagusia


2004ko abenduaren 26an

«Pariseko deialdia» izena eman dioten manifestua sinatu zuten mediku eta zientzialari ospetsu ugarik, horien artean hainbat Nobel Sarik.

Manifestu horretan ohartarazten denez, ingurumeneko kutsadura kimikoa izan daiteke "gaur egun gizateriaren izurri nagusienetakoak diren minbizia, emankortasunik eza eta sortzetiko gaixotasunen antzeko egoeren arrazoi nagusienetakoa". Sinatzaileek Reach programa bultzatu eta aldarrikatu dute, eta programa horrek milaka eta milaka produktu kimiko berrikusi eta aztertu nahi lituzke, ingurumenera aurrenik, eta, elikadura-katera ondoren, pasatzen diren hondakinen jatorrian dauden produktuak, hain zuzen ere. Adituek salatu dutenez, ez dago produktu horien kaltegabetasuna frogatuko duen behar adina frogarik.

Parisen aurkeztutako datuak benetan kezkagarriak dira, edozein izutzeko modukoak: Europan bikoteen %15ak arazoak »edo ezintasunak» ditu seme-alabak edukitzeko. Bestetik, eta Medikuntzak aurrerapauso ugari egin dituen arren, haurren minbizia % 0,8 hazi omen da azken urteotan. Eta bi zifra negatibo horiek oso lotuak daude, mundu osotik heldutako adituen iritziz, azken hamarkada hauetan hainbeste ugaldu den kutsadurarekin, batez ere gai kimikoen eraginez ingurumenean sortu ohi denarekin. Eta aurreko datu horiek guztiak nahikoak ez badira, gogoratu Nazio Batuen Erakundeak asaldu endokrinoak eta fetoaren malformazioak eragin ditzaketen 12 substantzia kimiko identifikatu dituela.

Egunero jaten ditugun janari freskoen %42,7k pestizida eta bestelako gai kimikoen hondakinak dauzkate, gure osasunarentzat kaltegarri izan daitezkeenak. Horregatik, garrantzi handikoa da jan aurretik fruta eta berdurak ondo-ondo garbitzea -mahatsak, marrubiak, letxuga, sagar eta tomateak batez ere, horiexek baitira pestizida gehien eduki ohi dituztenak-.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude