Osagaiak
Hondoa prestatzeko:
- 2 arrautza
- 100 gramo gurin, pomadan
- 100 gramo azukre
- 100 gramo pastel-irin ahul
- Ximiko bat legamia hauts
Betegarria prestatzeko:
- 3 terrina gazta fresko, San Millan
edo antzeko
- Litro laurdena esnegain irakin
- 3 orri arrain-gelatina, uretan beratuak eta
xukatuak
- 6 piku lehor, txortenik gabe eta dado
txikitan pikatuak
Gainera:
- Tarta-moldea, 24 bat zentimetroko
diametrokoa
- Piku marmelada ona
Hondoa prestatzeko gaia guztiak gopor batean nahasi eta lortutako orea moldearen hondoan igurtziko dugu. Labean sartuko dugu moldea, 200°ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, gorritu arte.
Betegarria prestatzeko, esnegaina irakin eta gero erantsiko ditugu gelatinak -aurrez 10 minutuan edukiko ditugu uretan beratzen. Ongi xukatuko ditugu ondoren-. Urtu egingo dira. Gopor batean edukiko ditugu gainerako gaiak eta haiekin nahasiko ditugu esnegaina eta gelatina. Ongi nahasi eta labean erretako tarta-hondo hotzaren barruan isuriko dugu nahastura. Giro tenperaturan mamituko da orea. Hoztu egingo da gero.
Ur pixar batekin edo, nahiago badugu, likore xorta batekin arinduko ondoren piku marmelada. Harekin estaliko dugu tarta, gainetik ongi zabalduz.