argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2004ko azaroaren 28a

Anuntxi Arana antropologoak Mitoen bilakatzea. Akaberak eta iraupena liburuan plazaratu du Gatuzain argitaletxearekin.

Edu Zelaieta poetak eta Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariek Mugaldekoak: poemak, kantuak eta kantupoemak ikuskizuna sortu dute, Zelaietaren Mugaldekoak poema liburua abiapuntu hartua. Muga fisiko nahiz psikikoak ardatz dituen lana abenduaren 11n ikus ahal izango da Errazkinen.

Roberto Castón zinegile eta Bilboko Zinegoak Zinemaldiaren zuzendariak Maricón laburrarekin Espainiako Estatuko film labur onenaren saria jaso du Madrileko Zinema Gay eta Lesbikoaren Jaialdian. Urtarrilean Zinegoak Zinemaldian ikus ahal izango da, lehiaketatik kanpo.

Karidadeko Bentak beste lan bat plazaratu du: Amore, amore (Gaztelupeko Hotsak). Ekialdeko doinuei, meditarreo itsasoko doinuak gehitu dizkiete, dantzarako gonbita eginez.

Joseba Azkarragak eta Migel Mari Elosegik irabazi dute Julen Zelaia IV. saiakera saria, kooperatibismoari buruzko Diruak behar luke bihotzik eta Hartzak Pirinioan XXI. mendean lanekin. Saria partekatuko dute bi idazleek.