argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2004ko azaroaren 28a

Luis Peña Gantxegik honakoa esan zion Berriari: «Ez dut uste eskultore batek arkitektura egin dezakeenik. Izan liteke ideia bat, bide bat, eskulturetan jada bazegoena. baina arkitektura... Oteizak, azken urteetan, gaizki erabili zuen bere eskultura. Sinetsita nago eskultura abstraktua bakar-bakarrik natura erdian egon daitekeela».

Mikel Jauregi poeta bisuala El Paísen: «Sormena edo sentikortasuna duen jendea frustratu egiten da orri bat idazten hasten denean eta esan nahi duena islatuta ikusten ez duenean. Idazteko edo margotzeko balio ez dutela pentsatzen bukatzen dute. Alabaina, sormena barruan dute. Falta zaiena adierazi ahal izateko kodea da. Poesia bisuala edonork egin dezake, baina ideia ezin du edonork izan».

Martin Ibarbiaren hitzok jaso zituen HABEk: «Badakit garestia dela, baina beste kate eta hizkuntzekin homologatuko bagara, euskarazko fikzioa egin behar da (ETBn)».

Iñigo Arbizak adierazpenok egin zituen operaren inguruan Kaleidosen: «Antzokiak beti betetzen direnez, bada garaia erakundeek genero honen aldeko apustua egin dezaten eta emanaldiak sustatzen dituzten elkarte lirikoak lagun ditzaten».