argia.eus
INPRIMATU
Ezpalak
Katixa Garate 2004ko azaroaren 28a

Euskal artearen egoeraz

Artearen esparruan euskararen presentzia areagotzea eta arteak Euskal Herrian duen egoera aztertzea dute asmo Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Donostiako Euskararen Patronatuarekin batera antolatu dituen Manifestaren ondoren: Artearen egoera Euskal Herrian jardunaldiek. Azaroaren 24tik 26ra, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean bilduko dira hainbat artista eta aditu, Miren Jaio, Ibon Aranberri, Asier Perez eta Miren Eraso esaterako, Euskal Herriko artearen diagnosia egiteko.



Kultur eskaintza oparoa Bilbon

Musika, dantza nahiz zinemaz gozatzeko parada izango da asteotan Bilbon. 22tik 27ra Bilbao Acción Rock (BAR) jaialdia egingo da. Iaz udan karpapean hogeita hamar bat musika talde izan ziren bi egunez. Bigarren edizioa ez da hain oparoa izango iazkoan izan zen defizitaren ondorioz. Dena den, izango da zer ikusi: film laburrak, mahai-inguruak, kontzertuak... Música Ex Machina jaialdiak ere ekitaldi mordoa eskainiko du azaroaren 24tik abenduaren 18ra: azken kultur joerak erakutsiko dituzte Alan Vega musikariak, Julie Nioche dantzariak nahiz Samon Takahashi artistak. Zinema Dokumental eta Laburraren Bilboko Zinebi Jaialdiaren egitaraua ere ez da makala. Hilaren 29tik abenduaren 4ra, 90 herrialdetako 2.311 film proiektatuko dira. Zinema Dokumentak eta Laburraren Bilboko Zinem


Trikitixaren nazioarteko jaia

Larunbatean, azaroak 27, egingo da Donostiako Kursaaleko Ganbara aretoan Nazioarteko Trikitixa Jaialdia. Bertako trikitilariez gain, Italiko, Quebeceko eta Kantabriako soinu-jotzaileak ere arituko dira taula gainean. Bestalde, Joxe Lasa Axeigorri, Joxe Mari Soraluze, Epelde , Bittor Gurrutxaga, Bitoriano Loiola eta Mario Serrano gerraosteko trikitilari gipuzkoarrak omenduko dituzte.


Mutriku, teatro amateurraren plaza

Hamargarren urtea betetzen dute aurten Mutrikuko Goizeko Izarra taldeak antolatzen dituen Antzerkiaz Blai jardunaldiek. Igandea bitartean talde amateurrek, batez ere, eskainiko dituzte emanaldiak. Esaterako, Mairuk eta Zurriola ikastolako Biga taldeak.