"Usoak begiratzeko dira...


2004ko urriaren 10an
...eta ez gainean jartzeko". Bilboko Udalak, alkate Iñaki Azkuna buru duela, "Bakearen eta Tolerantziaren Alde"ko kanpaina jarri du abian, eta lehengo behien tokian, uso erraldoi koloretsuak pausatu ditu, hegoak zabal-zabalik, bide eta zubi bazterretan. Baina begiratzeko besterik ez direla argitu du berehala auzapez bilbotarrak, uso bakoitzaren gainean agindu idatzia. Azkunaren Bilbon ez baita tolerantziarik inondik aurkitzen, eta bai demasiako bazterkeria eta ilunkera. Lehendik ere bagenuen Azkunaren filia eta fobia anitzen berri, hala Unamunoren aldeko neurrigabeko mirespena »berdin beronek euskararen galpena aldarrikatu eta bizkaitar oinezkoak jebotzat baitzituen» nola Arestiren bazterketa, haren omenezko oroigarriak bazterrera jaurtiaz.
Azkunaren tolerantzia partikularraren azken dosia hartu behar dugu orain bilbotar gaixook: Bihotz Sakratuaren estatua zaharkitua prestu berriztatzera doala iragarri digu, horretarako diru-laguntza oparoa eta teknikari trebe ugari eskainiz. Nazio-katolizismo ilun eta oldarkorraren sinbolo erraldoi hori »"Reinaré en España"» geure buruen gainean tente izan dezagun beste mende batez. Ikustekoa.


ASTEKARIA
2004ko urriaren 10a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude