argia.eus
INPRIMATU
Zer da: Funtz garantizatuak
Daniel Udalaitz 2004ko irailaren 12a

Funts Garantizatuak etorkizunean errentagarritasun jakin bat lortuko dela bermatzen duten funtsak dira. Arriskatu nahi ez duten inbertitzaileentzat esklusiboki diseinaturiko produktuak dira; hain zuzen ere, errenta finkoko merkatuan eginiko inbertsio tipikoak eskain diezaiekeena baino errentagarritasun handiagoa lortu nahi dutenentzakoak. Batere arriskurik gabeko inbertsioak dira. Funts horiekin, inbertitzailearen dirua guztiz aseguratua dago operazioa itundu orduko. Aurrezkien errentagarritasuna urte batetik hamarrera bitarteko epeetan garantiza daiteke. Funtsa eskaintzen duen gestoreak hirugarren baten bitartez (banku bat) bermatzen du diruaren gutxieneko etekina. Itunduriko epea betetakoan, baldin gestoreak ezin badu promesturiko irabazia ordaindu, banketxeak bermatuko du operazioa, eta inbertitzaileari hark ordainduko dio dagokion diru-kopurua. Funts garantizatuetan inbertitu baino lehen, komeni da aurrez jakitea noiz beharko dugun inbertitzen dugun dirua, ezen, partaideak bere aurrezkia aurreikusiriko edo itunduriko epea baino lehen erretiratzen badu, dirua itzultzea- gatiko komisio bat pagatu beharko du. Komisio hori %5eraino irits daiteke.