argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2021eko uztailaren 27a

Erramun Martikorena kantariak agertokiak utziko dituela adierazi du. Azaroaren 11n emango du azken kontzertua Bartzelonan. Familiarekin eta laborantzan denbora gehiago emango du hemendik aurrera.

Bambulo, Mikel Valverdek marraztu eta Bernardo Atxagak sortutako txakurra oinarri duen 26 ataleko animaziozko telesaila prestatzen ari dira Dibulitoon Studio, Lotura Films eta Marlou Films ekoiztetxeak, EITBren laguntzaz.

Kepa Junkera trikitilariak folklore disko onenaren Grammy Latino saria eskuratu du K zuzeneko diskoagatik. Iaz ere izendatua izan zen Junkera sari honetarako eta aurtengoan bere egin du saria.

Blamik erakusketa paratu du Donostiako Arteko galerian. Marrazkiak, graffitiak eta objektu bereziak ikus daitezke urriaren 10a bitarte. Levi’s eta Loreak Mendian-entzat egin du lan Jose Antonio Iglesias Blamik.

Kanpingags antzerki taldeak Por los pelos estreinatuko du Barakaldon, irailaren 10ean. Pere Planellak zuzenduko du »1987an obra bera zuzendu zuen beste talde batekin» eta Ainhoa Aierbe eta Joseba Apaolaza izango dira taula gainean, besteak beste.

Karmele Jaio kazetariak hil honetan argitaratuko du bere lehen liburua Elkar argitaletxearekin: Hamabost zauri. Hamabost narrazio urbano eta errealistez osatua dago.