argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2004ko irailaren 05

Wagon Cookin’ taldeko Garayalde anaiak Entzunen: «Tristea da, baina jendeak geroz eta musika gutxiago erosten du, eta horrek ez du sormena laguntzen, are gehiago gurea bezalako estilo minoritarioetan eta komertzialtasun gutxikoetan».

Ibon Egaña Berrian: «Manifestaren antolakuntzari dagokionez, ikusleak arte garaikidera erakartzeko urrezko aukera behar bezala ez baliatzeko arriskua begi-bistakoa da».

Santi Ugalde aktoreak esanak Garari: «Telebistako boomak Trapu Zaharra taldean eginiko hogei urteak gainditzea ez zait batere gustatzen. (...) Telebistan agertzeak ez dit konpainiaren lanean mesederik egiten».

Iban Zalduak honakoa zioen El Paísen: «Sinesten dut ez dagoela poema txarrik: Poesia bada, ezin da txarra izan. Horren gainetik dago: Poesian, Olinpiadetan bezala, garrantzitsuena parte hartzea baita. Izan ere, berdin dio olerki bat ulergaitza iruditzen bazaizu (berriro irakurri), ulertezina (ez dakizu nahikoa), pinpirina (ez duzu sentikortasunik), astuna (zu bai astuna!): Poesia da, eta kitto. (Sinesten dut, sinesteeen duuuut)».