argia.eus
INPRIMATU
Zer da: Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE)
Daniel Udalaitz 2004ko abuztuaren 01
EAEko kasuan, erakunde horiek Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen Baterakundea izeneko federazioan daude elkartuak, eta berau Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeen Legearen babespean eraturiko elkarte bat da. Federazio horrek elkartzen ditu pentsio osagarriak eskaintzen dituzten ia BGAE guztiak eta bestelako estaldura sozialak eskaintzen dituzten besteren batzuk. BGAE elkartuek EAEko langileen erdiak baino gehiagoren ekarpenak jasotzen dituzte, 10.000 milioi euroko ondarea dute, eta dagoeneko 300 milioi euroko prestazioak ari dira ordaintzen. Nafarroan ere badira antzeko elkarteak. BGAE horiek honelako prestazioak eskain ditzakete: bazkidearen erretiro edo heriotzagatiko edota lanerako ezintasunagatiko pentsio aldi baterakoak edo bizitza osorakoak; bazkide edo onuradunarentzako prestazio bakarrak edo aldizkakoak desenpleguagatik, zahartzaroagatik, heriotzagatik, eta abar; asistentzia sanitarioa; etxebizitzan, laneko tresnetan... izandako kalteak konpontzeko diru-ekarpenak... Bazkide izateko, ez dago inolako mugarik, eta bazkideen eskubide eta betebeharren berdintasuna mantentzen da. Elkarteak irabazi-asmorik gabe jarduten du, eta haren egitura eta gobernu-organoak demokratikoki osatzen dira.