argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2004ko uztailaren 18a

Nazio Eztabaidagunetik sortutako Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeak jadanik eman ditu bere lehen urratsak eta herri kontsulta jarri du alderdien artean lor daitekeen akordioaren ardatz gisa. Alderdi, sindikatu eta bestelako gizarte eragileekin bilduko da datozen hilabeteetan eta 2005eko otsailerako, Euskal Herrian egin daitekeen herri kontsultari buruzko akordioa erdiestea espero dute.

Javier Madrazo Ezker Batua-Berdeak alderdiko koordinatzaileak argitu berri duenez, legealdi honetan ez da Ibarretxe Planari buruzko herri kontsultarik izango. Planarekiko EBren sostenguaren bermerik ez dagoela adierazi du eta Ibarretxe lehendakariak jakin badakiela hori.

Urriaren 25ean izenpetuko da Erroman Europako Konstituzio berria. Bitartean, estatuek erabaki beharko dute berau onartu ala ez: batzuetan gobernuek edo legebiltzarrek erabakiko dute eta besteetan erreferendumez.