«Pastorala berezi da, Xiberuko tradizioa baita. Guk Etxahunen pastorala egin dugularik, politena izan da Zalgize eta Iruri bi herriak juntatu eta eman ditugula hamar hilabete prestatzen, elkarrekin ontsa. Gero, pastoral egunean ere plazer hartu nuen. Jende anitz bazen. Biarnesak joan dira ikustera, manexak ere bai, eta beste aldetik ere bai. Pastoraletan, maskaradetan, eta bakantzetan joaten da jendea Xiberura. Nik pedalei emanez ikusten ditut autoen matrikulak. BI zer da? Bilbao? Bizkaia?».