argia.eus
INPRIMATU
Komunikazioa eta praktikak
2007ko otsailaren 21
Zergatik Informazioa eta Komunikazioa?

Komunikazioaren inguruko ikasketak gizartean hazten ari den eskari baten oinarria dira eta ildo horretatik, Mondragon Unibertsitateak eta HUHEZIk eskari horri erantzuteko hainbat eskaintza egiteko aukera dute: batetik HUHEZIn hainbat fakultate dago, hizkuntzaren eta komunikazioaren inguruko departamentuak. Horrezaz gain, garrantzia berezia eman diote eskualdeko eta oro har Euskal Herriko komunikabide sareari. Bergara, Arrasate eta inguruetan Goiena komunikazio proiektu handia aipatu digute, eta besteak beste Jardun Multimedia Kooperatiba HUHEZIk berak sortua dela. Ikasketen arduradunek komunikazioaren alorrean inguru aberats bat dutela azpimarratu dute eta karrera praktiko bat eskaintzeko asmoa dute.

Praktikak

Ikasketetan praktikei garrantzia handia eman izan diete beti unibertsitate honetan, enpresei loturiko unibertsitate bat izan delako. Karrera mailako proiektua eta praktikak egin daitezen asko zaintzen dute HUHEZIn, arduradunek adierazi dutenez euren "indarguneetako bat" delako. Ildo horretan, ezinbestekoa izan zaie euskal prentsaren, hedabideen eta eragileen lankidetza lortzea, ikasketen bide praktikoa prestatzeko.