argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
Katixa Garate 2021eko uztailaren 27a

Jean Louis Davantek honela zioen Garan: «(Hegoaldean) unibertsitarioek unibertsitarioentzat idazten dutela iruditzen zait: olerki hermetikoa, oso modernoa eta hori guztia. Guk edonorentzat idazten dugu, hori da Iparraldeko tradizioa».

Xabier Erkizia musikariak zera adierazi zuen Berrian: «Gaur inoiz baino gehiago, musikariok berebiziko erantzukizuna dugula iruditzen zait, gurea baita azken erabakia, norberaren lana modu zuzenean erakusteko eta, zergatik ez, saltzeko ardura, baita hura defendatzeko lana ere. Tartekari gehienek, sortzez, ez baitute saltzen duten horretan sinesten, salmentan berean baizik».

Hasier Etxeberriaren hitzok jaso zituen Berriak: «Geure kultura erabat garatzeko moduko gizarterik ez daukagu gaur».

Aurora Beltranek Elkarrin: «Ez da inoiz banda bat nabarmentzen gizon bat buru duelako».

Alfonso Sastrek esanak Artezen: «Euskal antzerkia deitutakoa ez zen »eta ez da», salbuespenak salbuespen, antzerki espainiarraren kimua besterik».