argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 27a

Jose Antonio Zurutuzaren aurkako estradizio eskaera berretsi du Frantziako Auzitegi Gorenak. Zurutuza preso dago Frantzian eta duela 22 urte Komando Autonomo Antikapitalistek bere gain hartu zuten Enrique Cuesta Telefonicako Donostiako ordezkariaren hilketa bat leporatzen diote.

Joseba Azkarraga EAEko Justizia, Enplegu eta Gizarte sailburuak Jesus Cardenalen aurkako neurriak eskatu ditu. Espainiako Estatuko Fiskal Nagusi ohiak Batasunaren legez kanporatzeari buruzko txosten bat
«ezkutatu» zuen. Txostenak zioenez, ilegalizazioak ez zuen Sozialista Abertzaleak (SA) talde parlamentarioan eraginik izan behar. Azkarragak «ardura politiko eta judizialak» exijitu ditu.

Jean-Marie Cavada »Frantziako Hegoalde-Mendebalde Handiko» UDFko hautagaiak begi onez ikusi du Herritarren Zerrenda (HZ) Frantzian onartzea. Eskualdeko hizkuntzak babestu behar direla dio, Bruselan euskaraz egiteak ez ei du zentzurik ordea.