argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
Katixa Garate 2021eko uztailaren 19a

Felipe Juaristik hitzok paratu zituen Garan: «Kultura dena da, ados, baina zenbait kultur ekitaldik oso gutxi dute kulturatik. (...) Nahastu egiten da, gurean, kultura eta herritasuna, kultura eta jatortasuna, kultura eta modako dagoentasuna».

Ixiar Rozasek honakoa adierazi zuen Berrian : «Zorionez, horretarako dago literatura: maiuskulaz idazten den historiak eta hedabideek ezkutatu dituzten gertakariak berreskuratzeko».

Ramon Etxezarretak esanak Deian: «Bizitza honetan zailena sortzaile izatea da».
Ane Muñoz Aizu!n: «Niretzako garrantzitsuena ikusleen erantzuna da. Berez, guk zinea egin nahi dugu jendearentzat, ez lagunentzat bakarrik. Epaimahaien sariak ondo daude, baina epaimahaiak hiru, lau edo bost lagunek osatzen dituzte, eta ondorioz, horien iritzia oso erlatiboa da. Ondo dago dirua jasotzeko, ospea lortzeko ere bai, baina publikoak saritzen zaituenean, askoz hobe».

Matxin antzezlearen adierazpenok jaso zituen Nabarrak: «Antzerkia erritua da, zure eta ikuslearen arteko erritua. Barruan duguna aurkitu behar dugu».