Leo Esteban Nieto ekainaren 3an hilzen ebakuntza bat gainditu ezinean. Leo Esteban, Esteban Esteban Nieto minbiziak jota 1999an hil zen preso ezagunaren anaia zen, 53 urte zituen eta 1989an anaia bisitatzera Puerto de Santa Mariara zihoala auto istripua izan zuen. Orduko zaurien ondorioz, 21 ebakuntza jasan behar izan zituen eta horietako azkenean hil zen.
Fernando Arburua euskal presoa joan den astelehenean atera zen Puerto de Santa Maria espetxetik 23 urte eta erdi Espainiako espetxe desberdinetan preso egon ondoren. Duela urtebete atera zen Eugenio Irastorza izan da espetxean denbora gehien egin duen euskal presoa, Arburu baztandarrak baino baino hilabete gehiago.
Xabier Aizpurua izango da aurrerantzean EHUko gerentea. Lan honi ekin aurretik, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea izan zen 2000tik 2002ra. KZgunea proiektuaren zuzendaria ere izan da. 1960an Donostian jaio zen eta Gasteizen bizi da 1985etik.