argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a

Datorren uztailaren 3an eta 4an Ezker Batuak bere VI. Batzarra egingo du Bilbon. Batzar berezia izango da, bertan jorratuko den txosten nagusian Izquierda Unidaren barruan erakunde burujabea izatea proposatzen delako. EBko buruzagiek adierazi dutenez, IUk aspaldi du horren berri eta ez dute uste horregatik arazo berezirik izango denik. Edozein eratan, erabakiak M-11ko hauteskundeen emaitzek IUn sortu duten egoneza areagotu dezakete. Printzipio politikoei dagokienez, ezkerreko izaera, federalismoa, autodeterminazioa eta Espainiaren nazio izaera anitzekoa izango dira kongresuan aldarrikatuko diren kontzeptu nagusiak.

Ekainaren 13ko Europako hauteskundeak noiz pasatuko zain dira gizarte eragile asko, horien artean Elkarri. Alderdien arteko mahaia osatzeko 122.00 sinadura bildu ondoren, datorren ekainaren 17an Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Foru Legebiltzarrean aurkeztuko dituzte sinadurak eta mahaien osaketa eskaera.