argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Katixa Garate 2021eko uztailaren 16a

Juanba Berasategi pasaitarra da IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko presidente berria. Lotura etxeko ekoizleak orain arte Irusoingo Iñaki Gomezek betetako kargua hartuko du.

Mabi Revuelta bilbotarraren eta Txuspo Poyo altsasuarraren lan bana paratu dute New Yorkeko Sexuaren Museoan, Get Off, Exploring the Pleasure Principle erakusketaren baitan.

Ibon Koteron alboka joleak Airea lana argitaratu du Elkar diskoetxearekin. Besteak beste, Ruper Ordorikak, Faltriqueirak eta Korsikako Solledonak kolaboratu dute diskoan.

Alberto Rosales Oteiza Museoko zuzendaria kargutik kendu dute, Oteiza Fundazioko Patronatuaren erabakiz. Pedro Manterola pintore irakasleak ordezkatuko du.

Josetxo Azkonak Patata soro bat liburua plazaratu du Alberdania argitaletxearen eskutik. 60 narrazio laburrekin osatu du liburua.