argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 16a
Pentsatu bezala doa dena EBBren hautaketa prozesuaren bukaeran eta bost lurraldeetako lehendakarien hautaketarekin EBB osatua geratuko da. Azken txanpa honetatik, Iñigo Urkullu (Bizkaia), Joseba Egibar (Gipuzkoa), Iñaki Gerenabarrena (Araba), Jose Angel Agirrebengoa (Nafarroa) eta Ramuntxo Kanblong (Iparraldea) iragango dira EBB berrira. Dena aurreikusi bezala, baita tentsioa ere. Tira-bira gogorrak bizi izan dira EAJn, eta zaila da irudikatzea hori guztia azaleko desadostasunengatik bakarrik gertatzen dela, boterea ez baita azaleko kontua. Desberdintasun ideologikoak? Hor arakatzea zailagoa da. Sinbolikoki gogorra egin dena, bestalde, Xabier Arzalluz Aberri Batzarrean botorik gabe geratzea izan da. Agian bera ausartegia izan zen aurkeztean, baina Bizkaiko afiliatuen gehiengoak bizkarra eman dio.