argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
Katixa Garate 2004ko maiatzaren 02a

Kepa Fernandez de Larrinoaren hitzok jaso zituen Deiak: «Erakunde bat falta da dantza mundua batuko duena; dokumentazio zentro bat, ikerketa koordinatuak... behar dira. Pena da, zeren jende oso ona dago».

Jon Baguesek Berrian: «Historian zehar Euskal Herrian partituren argitaletxe onak izan dira, baina egun nahiko ahulak dira. Musikaren edizio hori lagundu nahi dugu».

Laura Mintegik esana Tu Lankiden: «Momentu honetan dudan arazorik larriena da ‘arrakastaz' hiltzen ari naizela. Hain ondo funtzionatu du azken obra horrek (Sisifo maite minez) nik neuk ere berbera egiteko joera dudala, horregatik kostatzen ari zait asko beste gauza bat egitea».

Thierry Malandainek zera adierazi zuen Berrian: «Kultura atzo, gaur eta bihar dela esateko modu bat da, kultura eta bizitza gaur eta berehalakoa dela pentsatzen dutenen kontrako jarrera, telebistaren errealitatearen kontrakoa. Tristea iruditzen zait jendeak iraganeko kulturari buruz ez ezer jakitea».