Filgi Claverie, Seaskako lehendakaria: «Badirudi hautetsiak ulertzen ari direla gure eginbeharra ikastolen kudeaketa dela eta ez borroka»


2004ko maiatzaren 02an
Ikasturte honetarako 93 irakasle eskatu zenizkioten Frantziako Hezkuntza Ministerioari eta 92 izango zirela erantzun zizueten. Konpondu al da arazoa?
Bai, baina orain irailetik aurrera zenbat irakasle postu jarriko ditugun negoziatzen ari gara berriro ere Ministerioarekin. Datorren ikasturterako 93 irakasle osoki eskatu ditugu. Negoziaketak hasi baino ez dira egin eta goiz da ezer aurreratzeko baina baikor gaude aldaketa nabari delako ministerioaren aldetik, nahikeria bada.

Pasa berri diren hauteskundeek zerikusirik izan al dute horretan?
Egia esan, joan den iraileko krisia eta gero oso garrantzitsua izan da hautetsien laguntza. Denek segidan laguntza eskaini digute eta oso seinale ona da hori, horrek esan nahi baitu Seaska behar-beharrezkoa dela eta hala ikusten dutela agintariek ere. Ateak zabalik izan ditugu eta hautetsien gutun anitz jaso ditugu beraien gogo ona agertuz. Egiazko laguntza ekarri diote Seaskari eta horrek guztiak desblokeatu egin ditu Ministerioarekin ditugun negoziaketak. Badirudi ulertzen ari direla gure eginbeharra ikastolen kudeaketa dela eta ez borroka. Beste ikuspuntu bat hartu dute eta harremanak erraztu egin dira.

Euskararen ofizialtasuna gertuago ikusten duzu, orduan, Frantzian?
Harremanak erraztu dira baina ez dago jarrera aldaketarik. Oso zaila ikusten dut, baina lortuko dugu, ofizialtasunik gabe euskararen normalizaziorik ez da izanen. Frantziak aldatu egin beharko du hizkuntza gutxituen inguruan ageri duen politika.

Zertan da azaroan aurkeztutako bost urterako garapen plana?
Seaskaren barnean beste lan molde bat antolatu nahi izan dugu. Helburuak aitzinetik finkatu ditugu lauzpabost urtera begira, ikastolen garapena xede hartuta ez baitago helburua urtero berriro finkatu beharrik. Talde profesionalak bideratzeko lan moldea da plana.

Herri Urratsek zer nolako bultzada ematen dio Seaskari?
Oso garrantzitsua. Seaskaren leihatila da. Iparraldean egiten den festarik handiena da eta han erakusten ahal ditugu Iparraldeko ikastolen indarra eta energia, egiten ari garen lana. Diru bilketa ere helburu garrantzitsua da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Beskoitzeko ikastolaren alde ehunka euskaltzale bildu da

2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.


Eguneraketa berriak daude