argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) aurkeztu du jada 2003. urteari dagokion txostena eta, liburu formatoan, salgai da jadanik. Bertan, azken 25 urteotan torturaren errealitatearen datu ugari ematen da, besteak beste 10.000 pertsona atxilotu eta inkomunikatuak izan direla eta horietako %25ek torturak eta tratu ez zuzena jasan izana salatu duela. Liburuan, polizi egoitzetan torturak jaso izandako 78 pertsonen testigantzak biltzen dira. Horrez gain, hiru eremu jorratzen dira nagusiki: torturatuei egindako txosten medikuak, Ertzaintzaren protokoloaren baliogabetasuna eta atxilotuei leporatzen zaien torturak salatzeko manuala.

EAEko Auzitegi Nagusiek abokatuak jarritako helegitea atzera bota ondoren, Javier Madrazo EBko buruzagi eta Eusko Jaurlaritzako kontseilaria auziperatuko du aipatu Auzitegi Nagusiak Iraken inbasioa zela Espainiako Erregeak gerraren aurrean zuen jarrera kritikatu zuelako, besteak beste Erregeak Espainia «gerra inperialista batean» sartu zuela esanez.