argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Katixa Garate 2021eko uztailaren 16a

Larry Trask ohorezko euskaltzain eta hizkuntzalaria zendu da berriki, 60 urte zituela. AEBetan jaioa, Ingalaterran bizi zen 1970etik. Euskara asko maite zuen eta hari buruzko informazioa zabaldu zuen nazioartean.

Doctor Deseok Rompeme con mil caricias, cielo, rompeme argitaratu du Gor diskoetxearen eskutik. Talde bilbotarrak Bilboko gauak erditzen dituen hainbat pasadizo erromantiko jaso ditu zortzigarren diskoan.

Jon Garañok zuzendutako eta Irusoin, Moriarti, EITB eta Benecek ekoiztutako The Dragon House dokumentala Torontoko Hot Dogs Zinema Dokumentalaren Foroan parte hartzeko hautatua izan da.

Antton Lukuren Globokop edo bi sosetan saltzeko tobera lana estreinatu du Garaziko lizeoko ikasle talde batek, Lukuren gidaritzapean.

Barricada proposatu dute Atarrabia, Berriozar eta Burlatako udaletako kultura sailek aurtengo Vianako Printzea sarirako.