argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
Katixa Garate 2021eko uztailaren 19a

Ainhoa Artetaren hitzok jaso zituen Berriak: «Abeslari gazteei aukera gehiago ematea nahiko nuke. Esaterako, aukera ematen duten lanetan, bigarren erreparto bat eginez, ekoizpena aprobetxatuz eta sarreren prezioa merkatuz. Horrek ekarriko luke zaletasuna zabaltzea, batez ere gazteen artean».

Iban Zalduaren esanak Aizun: «Badira idazle batzuk, Pello Lizarralde edo Karlos Linazasoro bera, sekulako gauzak egiten ari direnak baina zokoratuak daudenak saltsa mediatikoan sartu ez direlako».
Mikel Anjel Lertxundik erakundeei buruz Deian: «Piramidearen punta baino ez dute baloratzen, batez ere arte plastikoan, eta piramidea sostengatzen dutenen lana ez da baloratzen».

Xabier Silveirak zera adierazi zuen Berrian: «Nafarroako Txapelketak zerbait erakutsi badit txapela ematen dizutela edo ez dizutela ematen da: ez zuk irabazten duzula».

Mireia Gabilondo Irutxulon: «Euskal Herrian antzerkiaren historia ez da oso aspaldikoa, 25 edo 30 urte inguru ditu».