Belen Altuna: «Harrigarria da bekatuak egituratutako mundua nola desagertu den!»

Pilar Iparragirre
2004ko apirilaren 11
«Euskaldun fededun» liburuaz

Saio bat da zurea. Zer harrera izango ote du?
Jende askok beldurra dio saiakerari, eta euskaraz bada gehiago, baina, beno, saiatu naiz behintzat ahalik eta irakur atseginen idazten. Egia da bere jatorria doktore-tesi bat dela, baina hark zituen kutsu akademikoak kendu dizkiot eta askoz ere era zuzenago eta erdi literario batean gauza guztiak adierazten ahalegindu naiz.

Gaurko irakurleak ulertuko du zure lanaren mamia?
Ez dakit. Kontu honetan lehenengo eta behin misterio ikaragarri bat dago; azken berrogei urte inguru hauetan Euskal Herrian eta beste lekuetan eman den sekularizazio prozesua. Benetan harrigarria da gure aiton-amonentzat bekatuak egituratutako mundu ikuskera zela beraien sentitzeko, pentsatzeko, errudun sentitzeko kosmobisio guztia, bekatu ideiaren eta Jainko zigortzaile baten ikuskeran nagusitzen zela beren jokatzeko era guztia, eta hamarkada gutxi batzuetan hain zentrala zirudien mundu hori nola desagertu den, hondarrezko eraikuntza izugarria balitz bezala.

Non kokatzen duzu «euskaldun fededun» izatearen abiapuntua?
Erregimen Zaharraren krisialdi garaian, XVIII. mendearen bukaeran edota XIX.aren hasieran. Elizaren botere eta monopolio ideologiko eta politikoaren aurka Europatik aire ilustratuak, frantses iraultza eta liberalismo politiko eta ekonomikoaren haize berriak datozenean, horri aurre egiteko tradizioa nola berrindartzen aztertzen dut bertan, eta baita orduko Euskal Herriko giro politiko, moral eta erlijiosoa ere.


Azkenak
Asbestoak kutsaturiko birikak: autopsiarako frogak

Amiantoarekin gertatzen ari denak gero eta antza gehiago dauka gerraosteko eszenatoki ilun batekin, konpondu beharreko osasun arazo larri batekin baino. Orain jakin berri dugu Irungo familia baten historia: CAFen lan egiten zuen gizon batek bere birikak gordetzeko eskatu zuen hil aurretik, eta horri esker jakin dute amiantoa izan zela bere heriotza eragin zuena.


2018-05-24 | ARGIA
Valtonyc erbestera joan da, kartzelan ez sartzeko

Justiziari gauzak ez dizkiola “erraz” jarriko ohartarazi du rap kantariak aste honetan. Asteazken arratsaldean jakin da erbestera jo duela espetxean sartu ez dezaten. Hainbat iturriren arabera, Europara alde egin du.


2018-05-24 | Anboto
2.300 sinadura batu gura ditu Durangoko Erabaki plataformak, trenbideko lurrei buruz galdeketa eskatzeko

2006an trenbide zaharreko eremurako landutako plan bereziak bost etxe dorre –554 etxe guztira– jasotzen zituen, aisialdirako guneez gainera. Bada, proiektu horren aurka dauden herritar batzuek Erabaki izeneko plataforma sortu dute, eta eremu horretan egingo dena herri galdeketa baten bidez erabakitzea gura dute. Asteazkenean egin dute aurkezpena, Maristak ikastetxean, eta ikusmin handia sortu du. 100 lagunetik gora batu dira, aretoa bete dutenak.


Esan artzapezpikutzak egitekoa duen etxe kaleratzea atzeratu dute epaitegiek

Hipotekek Kalteturiko Plataformak adierazi du "forma" arazo batek atzeratu duela tramitea baina ohartarazi du artzapezpikutzaren nahia oraindik ere Esa herriko familia etxetik botatzea dela.


2018-05-24 | ARGIA
Makrooperazioa abiatu du Espainiako Poliziak Katalunian, U1-ri loturiko funts publikoen ustezko malbertsazioagatik

Gutxienez 20 lagun atxilotzea aurreikusi du Espainiako Poliziak Katalunian, La Vanguardia egunkariak aurreratu duenez, "prozesu independentistan kolaboratu" eta urriaren 1eko erreferenduma finantzatzen laguntzeko malbertsazioa egiteagatik.


Philip Rothek bazekien nola bihurtu partikularra unibertsal

Asteazken honetan hil den Philip Rothek parekatzeko zaila izango den ibilbidea utzi du literaturan. Aukera segurua beti, haren nobelekin eztabaida ez da hau ona den eta beste hura kaxkarragoa, kuestioa gehiago da zein dagoen batez besteko maila onean eta zein den, sinpleki, bikaina.


Okzitanieraren aldeko lasterketa ostiralean abiatuko da

KORRIKAk beste ahizpa bat dauka: okzitanieraren aldeko La Passem. Lasterketaldia heldu den ostiralean, maiatzaren 25ean abiatuko da Bidaxunetik, 14:00etan. Iparraldeko AEK-k 10.km egingo du, 15:00ak aldera. Bertan, irakasle eta ikasleekin batera, Maider Heguy, Jakes Bortairu, Asier Amondo, Mertxe Mugika eta Bixente Claverie AEKideak ere izango dira. 400 bat kilometro egin ondoren, La Passem Paun bukatuko da, hilaren 27an.


2018-05-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuaren aurrekontuen alde bozkatzea erabaki du EAJk

EAJko zuzendaritza batzartu egin da asteazken honetan, eta Euzkadi Buru Batzarrak jakinarazi duenez, erabaki dute Espainiako Kongresuan dituzten bost diputatuek aldeko botoa ematea Rajoyren Gobernuaren aurrekontuei.


2018-05-23 | ARGIA
Terrorismoa egotzita, zazpina urteko espetxealdi eskaera berretsi du Fiskaltzak Irueko istiluengatik

Iruñeko istiluen harira auzipetuta dauden Errenteriako eta Beasaingo lau gazteentzat zazpina urteko espetxe-zigorra mantendu du Fiskaltzak. “Ez zen iskanbila hutsa izan, izua sortzeko helburu terrorista zuten ekintza aurrez planifikatuak izan ziren”, adierazi du. Lauen absoluzioa eskatu dute defentsek.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude