argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a

Joseba Goikoetxea Arandia 22 urtez espetxean daraman preso tolosarrari minbizia aurkitu diote eta aste honetan ziren ebakuntza egitekotan hesteetan dituen bi tumore txarrak kentzeko. Etxeratek salatu duenez, Goikoetxea odol jarioekin hasi zen abenduan eta orduan bertan medikuak ikusi zezan eskatu ondoren, otsailaren 26an ikusi zuen lehenbiziz eta maiatzaren 13an egin zioten lehen kolonoskopia. Gaixo larrientzat aurreikusitako Zigor Kodearen 92. artikulua oraindik ez eman izana salatu du Etxeratek.

Iparraldeko Batera plataforma erreferendumaren aldeko kanpainarekin ari da aste honetan. Balizko erreferendum honetan lau gai jorratuko lirateke: euskal departamendua, euskararen ofizialtasun eskaera, berezko unibertsitatea eta laborantza Ganbara

Ekainaren 25ean egingo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektorea aukeratzeko hauteskundeak. Pedro Burillo eta Patricio Hernandez dira lehian arituko diren hautagaiak; Burillo NUPeko lehen errektorea izan zen eta Hernandez irakasleriaren errektoreordea da.