argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
Katixa Garate 2021eko uztailaren 19a

Josu Zabaleta itzultzaileak honela zioen Deian: «Gaur egun, hizkuntzaren erabilera trebeena seguruenera itzultzaileetan aurkituko dugu. Oro har, itzultzaile hobeak dauzkagu idazleak baino eta normala da horrela izatea».

Jokin Idoiate musikariak zera adierazi zuen Diario de Navarran: «Jazza gezur handia da. Badirudi mundu guztiari gustatzen zaiola udako jaialdiak bete egiten direlako, baina urteko gainerako egunetan gehienek ez dute jazz diskorik erosten. Asko janzten duelako doaz, oso snob-a delako, baina minoritarioa da».

Peter Roberts mimoaren hitzok jaso zituen Irutxulo astekariak: «Errealitatearen ispilua bezalakoak gara. Ispilu horrek lupa baten antza du, baina. Egunerokotasunean oharkabe pasatzen diren xehetasun txikienak ere islatzen ditugu eta».

Jokin Oregi antzerki zuzendariak zera esan zuen Garan: «Gaur egun gero eta lan profesionalagoak ikusten dira, eta lehengo ideia hori, umeentzako antzerkia bigarren mailako antzerkigintzan sar daitekela eta edozeinek egin dezakeela, ez da horrela».