Xabier Etxaniz Rojo: «Politika badago bertan, baina ez da eleberri politikoa»


2004ko martxoaren 07an
Koadro isila zure lehen nobela da?
Bai. 2001eko irailean hasi nintzen beraxe idazten. Izan ere, protagonistari emazteak egiten dion galdera berbera egin zidaten orduantxe niri.

Baina zuk baiezkoa erantzun zenuen...
Halaxe da. Baina hain zuzen orduan bururatu zitzaidan ideia, hau da, ea zer gertatuko zen nik seme-alabaren bat elkarrekin izateko galderari ezezkoa erantzun izan banio. Horren harira hasi nintzen bueltaka, eta hauxe atera zitzaidan.

Nobela politiko gisa har al daiteke?
Ez dut uste. Politika badago bertan, baina ez da eleberri politikoa. Era berean, gazte garaia aipatzen da, eta niri gazte garaian gertatutako gauza asko kontatzen dira, baina ez da gazteentzako eleberria. Eta "maitasuna" »edo maitasun-eza» ere badago, baina ez da maitasunezko eleberria.

«Donostia Opera Prima» sarira aurkezteko asmotan idatzi al zenuen?
Ez eta bai. Ni nobela egiten hasi nintzen eta gerora jakin nuen Donostia "Opera Prima" saria zegoela. Baina, beno, nik beti aurkezten ditut idatzitako lanak lehiaketetara.
Eta baita irabazi ere! Suerte on kontua al da?
Ez da hain erraza. Lan egitea da gauza, eta kontua da, 2002. urte horretan dezente lan egin nuela.

Bestelakoan, zer-nolako harrera izan du zure nobelak?
Ez dakit, lagunen iritziak baino ez ditut ezagutzen. Gertatzen dena da, lagunak kintakoak direla, eta asko gustatu zaie, pasarte askotan ezagutzen dituzten gauza asko azaltzen direlako, eta askok bere burua identifikatuta sentitu dutelako.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude