argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
Katixa Garate 2004ko martxoaren 07a

Daniel Martín ilustratzailearen hitzak El Paísen jasoak: «Ilustrazioan ordenagailua neurri gabe erabiltzeko arriskua dago».

Ander Lipusek Garan: «Telebistak markatzen duen errealitate hori bakarra eta bateratua dela uste du jendeak, eta horrek, noski, kutsatzen du antzerkia ere».

Aiora Renteriak honakoa zioen Aizun: «Talde batek zuzenean egiten duen musika eta kanten letren bitartez adierazten duena bat etorri behar dira».

Joxemari Carrerek zera esan zuen Hikan: «(...) Iruditzen zait antzerkia helburu gisa baino ez dela hartzen, garrantzitsuena antzerkia egitea eta puntu. Edo denbora pasa hutsa besterik ez. Iruditzen zait eskenatokian agertu nahi duguna norberaren bizitzaren gaineko gogoetekin zerikusia behar duela, bestela ez du merezi».

Inma Erreak honakoa adierazi zuen Berrian: «Seguru nago guztiok irakurri ditugula behin edo behin, batere ohartu gabe, batek sinatu izanagatik beste batek izkiriaturiko hitzak».