argia.eus
INPRIMATU
Hogei urte
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 20a
Joan dira PSOEk Espainiako Estatuko agintean zegoela sortutako GALek Peru eta Stein asasinatu zituenetik. Beste garaiak ziren nonbait, kale erdian tirokatuz garbitu eta biktimarik sortzen ez zituzten erailtzearen haiek. Agintea nandrolona, PSOE banda azkarki harrotua zebilen sarraskitik sarraskira sosa ihar. Gogoan dut. Ezin dut ahaztu. Lagunak omendu nahi Hendaiako Beltzenian eta Santiago zubian geldiarazi zuten sonoa eta pianoa zekarren kamioneta IATA kaiera ofiziala eta guzti, egun bat bai eta hurrena ere bai mugan poliziek ezartzen zuten "operación filtro" haietan. Jende asko utzi zuten bertan plantatua. Ibardinetik barrena berandu etorritako dezente bazegoen. Mina, amorrua, ezina. Gorrotoa. Arnasestukako malkoak. Polizia buruak oska ez genuela kantatuko, ez genituela lagunak omenduko, musikak eta gainerakoak alferrik genituela eta etorritako bide beretik abiatzeko. Bi aldetako poliziak bat zaunkari. Hendaiako Herriko Etxearen izenean bertako zinegotzi batek lortu zuen bere ardurapean muga igaro eta ekitaldia burutu ahal izana. Orain, otsailaren zortzian, Pausuan gogoratu nahi ditugu Hendaiako gazteek antolatu omenaldian, aro berriek Stein eta Peru ahanzturaren erresumako biztanle bilaka ez ditzaten.