argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Julio Medem izan da aurten Espainiako zinearen Goya Sarien protagonista, eta ez sari kontuengatik, izendatua zegoen arren, bere filmak ez baitu saririk eraman. AVT erakundeak eta PPk kanpaina zorrotza antolatu dute Medemen aurka, Espainiako zinema mundua posizionaraziz. Denek agertu dute ETAren aurkako jarrera aldez aurretik ezaguna; eta aktore gehienek eta Espainiako Zine Akademiak ere gogor kritikatu dute PPren eta AVTren adierazpen askatasunaren aurkako jarrera.


Javier Pradera Bizkaiko diputatu nagusi ohi jeltzalea Atlheticeko zuzendaritzarantz darama Correo taldeak, Izaronewsek argitaratu berri duenez. Interneteko komunikabidearentzat, Correokoak aspaldi ari dira Atlheticeko zuzendaritza hartu nahian eta orain Ā«abertzalez mozorrotutako batekinĀ» (Praderagatik) egin nahi dute saio hori eta Javier Uriaren heriotzak bidea errazten ei die.