argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a

Jasone Osororen hitzak dira hauek «Aizu!»n jasoak: «gizonezko batek liburu bat argitaratzen duenean ez da notizia. Inori ez zaio bururatzen estrategia komertziala edo moda dela esaterik».

Unai Elorriagaren ustez, «nekez egon gintezke hobeto euskal literaturan. euskal literaturan egun 10 bat autore daude zeinak mundu osoan ezagutuz gero, munduko 100 literato onenen artean egongo liratekeen, Saizarbitoria, Sarrionandia edo Atxaga, besteak beste ». «Geu» aldizkariak jaso zituen hitz hauek.

Joxemari Carrerek zera idatzi zuen «Hika» aldizkarian: «Iruditzen zait antzerkiaren gaineko interesa arrakastaren araberakoa dela. Halako edo honako taldeak harrera ona izan badu, leku gehiago izango du hedabideetan. Honako edo halako aktorea telebistan edo zineman maiz agertuz gero elkarrizketak izango ditu nonahi. (...) Baina antzerkiaren garapenari dagokionez, garrantzirik ba al dauka horrek?».

Kepa Larrea filologoak honakoa zioen «El Pais»en: «Ez da gauza bera euskara jakin eta erabiltzea eta EGA gainditzea».